XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenago esan dizuet guk Dracula eta Herioren berri bagenuela.

Bagenekien Dracula gizon arrunt batek hil zezakeela inoren laguntza berezirik gabe.

Horregatik Herioren aurka aritzea erabaki genuen.

Baina Herio ordurako ametsen mailako hilezkortasunera pasatua zen eta ezin izan genion domina honi darion tximista morea jaurtiki, horixe bait da azti zaharra hiltzeko bigarren eta azken modua.

- Lehenengoan huts egin dugu - jarri zuen fraide zaharrak jakinaren gainean.

- A - esan zuen Lorek.

Jarraitu egin zuen moja gazteak: - Eta Heriori tximist morea jaurtikitzeko, mundu erreal honetara ekartzea derrigorrezkoa zenez, Herio ametsetan nola hil pentsatzen hasi ginen Pedro eta biok.

- Baina zoritxarrez, Pedro hil egin zuen saio haietan aztiak eta ni Euskal Herrira itzuli nintzen.

- Herio hil ahal izateko, ametsen mundutik mundu honetara ekartzerik ez neukanez gero, tranpa bat prestatu nuen Indar Zurien laguntzaz, Pedroren sandaliak zirela medio.

- Amaiaren adineko neskatxa maitemindu batek Pedroren sandaliak jaztean, Heriok mundu honetara pasatzeko aukera izango zuen, baina hori nik hala nahita.

- Zeren eta Heriok neska maitemindua bahitzean, neskaren mutilak, Ibanek kasu honetan, martxan jarriko bait zuen berriro nireganaino, eta horrela dominaraino, iristeko bidea.